DIDAKTIKA OROKORRA// EGUNEROKOA

2017-01-27 OSTIRALA

ZERGATIK BLOG HAU?? 


Kaixo lagunok,



Ni magisteritzako lehenengo kurtsoko ikaslea naiz, 20 urtekoa eta Blog-a sortu dut geroago aipatuko dudan arrazoiagatik. 


Aste hau azterketen ostekoa izan da eta bigarren lauhilekoa hasita, bakarrik aurkezpenak eduki ditugu. 

Gaur Ordutegian begiratzerakoan ikasgaiaren izena eta irakaslearena, ez nekien zer espero. Didaktikako klasea zela ikusterakoan, txapa utza etorri zait burura eta irakasle zahar eta aspergarria. 

Klasera heldu naizenean, irakaslea ikusi eta nire lehenengo pentsamenduak guztiz aldatu egin dira bera ikusita hain irribarretsu, alai eta klasea emateko gogoekin.

Klasean sarreratzo bat egin digu curriculumen inguruan eta ondoren, bi proiektu azaldu dizkigu, hona hemen nire blog-aren arrazoi bakarra. 

 Proiektuak dira: 
  1. Blog bat sortu gure didaktikako klaseak kontatuz. 
  2. Blog-ean atal bat sortzea non argazkiak igo behar ditugun. Baina, argazki horiek gure hautzaroko ikastolarekin zerikusia daukatenak izan behar dira (soinuak, usaina, saporea, talde argazkiak, objeturen bat...) eta hauei buruzko iruzkina egin( pentsamenduak, sentimenduak, oroimenak...)  
Beraz, proiektu horiek  nire Blog-aren arrazoiak izanda, horretan oinarrituko da nire Web-gunea eta espero dut zuek gustukoa izatea, erabilgarria iruditzea eta entretenigarria.

*Ez dut inoiz blog bat sortu eta ez naiz oso ona kanporatzen nire barneko pentsamenduak, sentsazioa eta sentimenduak. Baina gauza saiatzea da. 💪


2017- 02- 03, OSTIRALA

Arratsalde on !


Gaur gure didaktikako bigarren saioa izan da.

8.30-tan sartu gara eta dokumentu bat banatu egin digu irakasleak irakurtzeko:
  • Cajas de vida: Paisajes que nos narran. 
Dokumentu polita izan da, non azaltzen dute haurrekin egiten duten ariketa bat "cajas de vida" deiturikoak. Ume bakoitzak berea dauka eta helburua da haien oroimenak sartzea (argazkiak, marrazkiak...), gero klasean haien ikaskideei azaltzeko. 


Dokumentua irakurrita, curriculumei buruz hasi gara hitz egiten eta lehen saioan  emandakoa gogoratzen.

2017-02-17


JAUME SERRANO CURRICULUM IRAKURKETA 


Gaur egin dugun klasea, oso interesgarria izan da.


Klasea aurrera eramateko, Jaume Serramonaren curriculumari buruzko irakurketa irakurrita eraman behar genuen. Eta gure irakasleari, ideia oso polit bat etorri zaio burura: Kalera joatea irakurketa komentatzera.


Hasieran, gutxi batzuk hitz egiten zuten, baina gutxika, jendea animatzen joan da eta ikaragarri gustatu egin zait. Guztiok irakuketatik atera ditugun ideiak komentatu ditugu eta atentzioa deitu diguna baita ere.


Azkenean, irakurketa komentatzen joaten ginenean eta konfiantza hartzen, gure pentsamenduak eta usteak ateratzen ziren. Horrekin batera, gure txikitako anekdotak ere.


Benetan, eskertzekoa dela horrelako klaseak ematea. Azken finean, guztorago egoten gara eta guztiok parte hartzen dugu dena amankomunean jartzen, anekdotak, usteak, pentsamenduak, zalantzak... Eta guztion artean lagundu egiten gara, gauzak argitu eta konturatzen gara beste batzuk gu bezala pentsatzen dutela edo beste ideia batzuk entzuten ditugu, zeintzuk ideiaz aldatzea sorrarazten digute.


Gauza ez da curriculuma goitik behera ikastea buruz, baizik eta ulertzea lehenengo eta behin.



Klase polita benetan, pentsatzen atera naiz eta gehiago geratzeko gogoekin.



2017-02-17



Kaixo berriro ere !



Gaurko klasearen helburua Haur hezkuntzako oinarrizko curriculum dekretua irakurtzea izan da. Hau irakurri ondoren, bikoteka ipini gara eta bikote bakoitzak, curriculumeko hiru orriren eskema sortu egin du. 


Azkenik, guztion artean, curriculum guztiaren eskema egingo dugu dokumentu batean eta ostiralean edo datorren asteko astelehenean igoko egingo dut eskema osoa bere osotasunean. 



Hurrengo ostiralera artee !


2017-03-6 ASTELEHENA 



IKASKETA ESANGURATSUA

 Kaixo!!!

Gaur klasean ikasketa esanguratsuari buruzko artikulu bat aztertu egin dugu eta eskema bat sortu denon artean.








  Eskema honetan esaten genuen ikasketa esanguratsua izateko beharrezkoak direla motibazioa edukitzea, baldintzak onak izatea eta koherentzia eta bizipenak. Gainera, haien artean lotura eduki behar dutela zerbait berria ikusten dugunean eskemak sortzeko. Gero, eskema mental horiek geneuzkan beste eskemekin lotzeko, egoerari aurre egin ahal izateko. 


2017-03-10 OSTIRALA 

 Arratsalde on!!

Gaur programazio didaktiko bat sortu behar dugunez, Heziberriko adibide bat ikusi dugu eta horren inguruko beste hainbat artikulu irakurtzen. 

Klasea pixkat nahaste izan da, azkenean dokumentu asko zirelako denbora gutxian. Baina, klasea bukatu denean dena argi neukan eta beste hainbat gauza bidali ditu etxerako. 

Orain, klase honekin programazio didaktikoa sortzeko eskema egiten hasi behar gara.  



2017-03-13 ASTELEHENA 

 Kaixo guztioi!!

Aste hau, feedback astea daukagu unibertsitateko lan modularra egiteko eta irakasleen laguntza daukagu.


Klase honetan, guztiok amankomunean ipini ditugu geneuzkan zalantzak eta guztion artean laguntzen. Hasieran, hainbat galdera zeuden eta pixkat kaosa izan da. Baina, poliki poliki gure zalantzak argitzen joan dira beste ikasleen eta irakaslearen laguntzari esker. 



2017-03-20, ASTELEHENA





ANTZUOLAKO EREDUA

Kaixooo,



Gaurko klasean AOI (arazoetan oinarritutako ikasketa) lantzeko eta ateratzen diren edukiak, bideo bat ikusi dugu unibertsitatekoa, non Eugenio Sasietak antzuolako ereduaz hitz egiten zuen.



2017-03-24, OSTIRALA

Ostiral honetan, pasaden bideoko taula komentatu dugu eta gero, ebaluazioaren bilakaera ere landu egin dugu.

(Antzuolari buruzkoa)

  • Hona hemen egindako eskema edo gelan hartutako apunteak.

2017-03-27, ASTELEHENA

Gaur, haur hezkuntzako, Esku hartzeko printzipioak ikusi ditugu power point batekin. 



2017-03-31, OSTIRALA 




GLOBALIZAZIOA



Gaur, dokumentu bat irakurri dugu: LA GLOBALIZACIÓN A TRAVÉS DE "CENTROS DE INTERÉS" 


2017-04-03, ASTELEHENA

Kaixooo! 


Gaur, berriz ere programazio didaktikoa egin behar dugunez, horrekin jarraitu dugu. Gure irakasleak, berak egindako programazio didaktikoa ekarri egin du eta hori aztertzen aritu gara beste artikulu batez baliatuz. 


Klase hau oso astuna eta nekagarria izan da,  baina uste dut asko gehiago ulertu dugula eta erabilgarria izan dela. 



*Programazio didaktikoan jarraitzeko pausuak.




2017-04-7, OSTIRALA 



Gaurko klasea, programaketa didaktikoa egitea izan da. Bitartean irakasleak, taldez talde ibiltzen zen zalantzak argitzeko.


2017-04-10, ASTELEHENA  

Gaur ere programa didaktikoa egiten aritu gara. Irakaslearen laguntzarekin zalantzak genituenean. 



Oso gustora egon naiz. Gainera, klaseko giroa ondo dago eta lasai asko egin dezakegu lan. 





28-04-17, OSTIRALA

   Gaur, gelan, dokumentu bat irakurri dugu, deitzen zena: "Pensamiento crítico: ¿Que es y por que es importante?"

   Eta hurrengo hau izan da nik egindako eskema.

2017-04-24, ASTELEHENA


GURE EBALUAKETA
Gaur, 


Klasean sartzerakoan, irakasleak zerbait komentatu digu moduloko lanei buruz. Baina ez asko egia esanda. 



Denboraren zati handiena egon gara ebaluaziorako notak estabaidatzen, hau da zerk izango duen balio gehiago , zerk gutxiago...

Eta azkenean, denok gustora gelditu gara: 

    • Dekretuaren laburpena: 0,5
    • Blogeko albuma: 1,5
    • Blogean idatzitakoa: 2,5
    • Lan modularra: 1,5
    • Azterketa: 1,5
    • Programa didaktikoa: 2,5
  Guztira, 10 puntu.

Bukatzeko, aipatzekoa da, ebaluazioa era honetan eginez ikusten dela zer esfortzu egin dugun, zeri eman diogun garrantzi gehiago, zer landu dugun gehiago eta zer gutxiago. Baina, garrantzitsuena, gure elkarlana izan da, guztiak adoz jartzea eta enpatizatzea, azkenean, guztiok ez ditugulako gauzak berdin lantzen eta baita ere demokrazia ikusten zen. 

Oso ondo iruditu zait benetan, horrela guk ere gure autoebaluazioa egiten dugulako konturatu gabe.

Momentu batean, galdetu egin digu ia bere irakasteko erarekin ikasi dugun ala ez  edo beti erabili duguna nahiago dugun. Hor, ni, pentsatzen hasi naiz eta egia esanda, klase batzuetan galduta nengoen edo sentsazio txarrarekin joaten nintzen etxera, baina gero konturatu gabe... Pentsatzen nuena baino gehiago ateratzen nuen klase horietatik eta gero, konturatu gabe loturak egiten joaten nintzen. Hau da, ni bakarrik ikasten, gauzak lotzen...



Klase aparta, hausnartzekoa
   

Comentarios