Antzuolako eredua

2017-03-20, ASTELEHENA


ANTZUOLAKO EREDUA

Kaixooo,

Gaurko klasean AOI (arazoetan oinarritutako ikasketa) lantzeko eta ateratzen diren edukiak, bideo bat ikusi dugu unibertsitatekoa, non Eugenio Sasietak antzuolako ereduaz hitz egiten zuen.


Hona hemen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=TDIxPiyMyiU


Bideoa ikusten genuen 20 minutuz eta gero taldeka amankomunean ipintzen genuen hartutako informazio guztia.


Lehenengo 20 minututan, Emiliok aipatzen zuen eskola dinamikoa izan behar dela eta poliki poliki aldatzen doala pertsonekin lotuta dagoelako eta hauek poliki poliki aldatzen doazelako.


Gainera, esaten du haientzako ume bakoitzak mundu batetik datorrela gaitasun batzuekin eta hori garrantzitsua dela, gela komunitate bat bihurtu behar delako eta garrantzitsua delako mundua ulertzeko eta ondo sentitzeko, baina beti disfrutatuz eta hunkituz.


Beste aldetik, esaten du haurren pentsamendua kontuan hartzen dela eta haiek erabakitzen dituztela proiektuak elkarrizketa sortuz. Honen bitartez, programazio dinamiko emergentea sortzen da eta horrekin batera, komunitate bat.

Azkenik, aniztasuna lantzen da, guztiak berdin tratatzen dituztelako,guztion pentsamenduak garrantzitsuak direlako eta guztiak parte hartzen dutelako. Eta proiektuen bitartez lortu nahi dena da umeek bakarrik egoera berriei aurre egitea eta mundua ulertuz, jakinaraztea egin dutena balore bat daukala.


Bigarren 20 minututan, esan zuen proiektuak haur hezkuntzan espontaneoagoak zirela. Lehen hezkuntzan berriz, planifikatuagoak.

Proiektu hauek, gela irekietan egiten dira eta gela horiek txokoetan banatuak daude. Proiektu bakoitzean, edozein adineko haurra gehitu ahal da eta nahi duten lekuan lan egin. Denborari dagokienez, talde bakoitzak bere proiektua behar duen denbora hartzen du. 


Datorren klaserako, han agertzen diren elementu guztiak identifikatuak eraman behar ditugu: metodologia, edukiak, helburuak, konpetentziak, ebaluazio irizpideak, ondorioak, taldekatzeak, denboralizazioa, espazioa, aniztasuna eta baliabideak.


Eta honela geratu da taula : 



Comentarios