Cajas de vida: paisajes que nos narran

CAJAS DE VIDA: PAISAJES QUE NOS NARRAN 

(artikulua)


Zer iruditu zaizu deigarria zure haurtzaroarekin konparatuz?


  Ekintza deigarria iruditu zait  eta polita haurrekin egiteko. Nire haurtzaroarekin lotzen badut, esan behar da ez nuela ekintza hau egin, baina bai antzekoak. Noiz behinka gure txikitako gauzak prestatu edo eraman behar genituen besteei aurkezteko. Adibidez, album bat egin gure txikiagoko argazkiekin eta azaldu norekin geunden eta zer egiten. 



  Beste aldi batean,txikiagoak ginenean gehien gustatzen zitzaigun ipuina eramatea eta azaltzea. Horrelako ekintzak egiten genituen 4 urtekin edo, eta asko gustatzen zitzaizkidan, besteak hobeto ezagutzeko laguntzen zutelako eta haiek ni ere.  



Beste eskola mota egon ahal da? Zergatik?



  Nik uste dut baietz, normalean eskoletan ikasleak paper pasiboa daukatelako. Irakasleek liburuan ipintzen duena irakurtzen du eta klasea emanda dago. 



  Esan dudan moduan, beste eskola mota bat egon ahal dela pentsatzen dut, non umea garrantzitsuena da eta ez liburu osoko materia ematea. 

Eskola bat zeinetan umeak ikasteko gogoekin joaten diren eta zerbait berria ikasita ateratzen diren egunero. 


OCD-a lotu nire esperientziekin.



  Ni uste dut, curriculuma bete egiten zen txikia nintzenean. Gure kabuz pentsatzen usten ziguten eta parte hartzen.



  Egia da irakasleek klasea gidatzen zutela eta zer egin behar genuen momentu guztietan erabaki ( abestu, jolastu, matematika egin...) Hobetzeko gauzak egin ahal dira beti, baina nire ustez oso ondo antolatuta zegoen curriculumari dagokionez. Gainera, nabaritzen zen gauzak hobetu nahi zituztela, poliki-poliki aldaketak zeudelako eta gauza edo ariketa berriak, non ikaslea gehiago hartzen zen kontuan edo klaseak ez ziren bakarrik liburutik irakurtzea. Azkenik, esan behar dut adin desberdinen arteko harremanak gero eta gehiago sustatzen zituztela guztion artean laguntzeko.  

Comentarios