28-04-17, OSTIRALA
Gaur, gelan, dokumentu bat irakurri dugu, deitzen zena: "Pensamiento crítico: ¿Que es y por que es importante?"
Eta hurrengo hau izan da nik egindako eskema:
- Pentsamendu kritikoa = Zentzuz jokatzea / logika = Helburuak dituen pentsamenduak.
- Honen kontrakoa = Zentzugabekoa / irrazionala
- Pentsamendu kritikoak, hainbat gaitasun kognitibo ditu:
- Interpretazioa: Ulertu eta esanahia azaltzen jakin.
- Analisia: Ideiak aztertu.
- Ebaluazioa: Ebaluatu enuntziatuen sinesgarritasuna.
- Inferentzia: Identifikatu argudio onak ondorioak ateratzeko.
- Azalpena: Azaltzeko gai izatea, argi eta koherentziarekin.
- Auto-erregulazioa.
- Hauek, oso garrantzitsuak dira, lehenengo adibidez, textu bat hartzen dugulako, gero analizatu. Ondoren, auto-erregulazioa eta daukan informazioaren ebaluazioa. Azkenik, behin ulertuta inferitu argudio onak eta azaldu.
- Gaitasun kognitiboak ez dira guztia.
- Ez dago bakarrik pentsamendu on bat:
- Pentsamendu berritzailea.
- Pentsamendu intentzionala.
- Pentsamendu mediatiboa.
- Pentsamendu alerta handikoa.
- Pentsamendu instintiboa.
- Bi pentsamendu sistema daude:
- 1 Sistema: Konfidantza. Egoera esagunetarako, denbora motzekoak eta berehalakoak. Eta erregela heuristikoak ditu:
- Erabilgarritasuna
- Emozionala
- Asosazioa
- Simulazioa
- Antzekotasuna
- 2 Sistema: Erreflexiboa. Epaiketak egiteko, egoera ezezagunetan, denbora handikoak. Hau ere beste erregela heuristikoak ditu:
- Asebetetzea
- Gorrotoa, arriskuari eta galerari
- Aingura konponbidearekin
- Kontrolaren itxaropena
- Erregela heuristikoak: Maniobra bat, era batean jokatzeko eta ez beste batean.
- Baina, biak dira oso garrantzitsuak.
Dokumetu honen bitartez, konturatu egin gara zergatikan gure irakasleak daukan klaseak emateko era hori. Egia esanda, niri horrela gehiago gustatzen zait. Modu honetan, nire kabu joaten naizelako gauzak lotzen eta ulertzen.
Comentarios
Publicar un comentario